BCCCAP00000000000000000001805
aitzaki ematerik. Gerok gaituk errudun. Gerok gure erri xar onen etsaiak. Beste batzuak burua jasotzeko, amaika eriotz umil izan dituk Euskalerrian; gure sukaldeetan amaika negar ixil ere bai. Oiek ez dizkik iñork aintzakotz artzen; oien izenik ez dik iñork pa– peretan jarri; oientzat ez dek eguneroko saririk; oientzat ez dik iñork erriko enparantzetan es– tatuarik jaso; oien guraso, umezurtz edo alar– guneiri iñork etziek egunerokorik eskeñi; uni– bersidadean ikasteko, iñoren laguntzarik ez ditek izan. Oiek, beren bakardadean, negar egin zite– ken, eta, biziko baziran, berri-berritik eraso la– nari, gudazaleak beste olako naspillen bat sor– tzen diguten arte. Amaika olakoren odolarekin bustiak zeudek, onuzkero, Euskalerriko uri, men– di ta itxasoak. Oiek ere iñork maite gabeak ez dituk. Bear– tsuak izan arren, personak dituk, ezur ta ma– mizkoak, beste edozeñen gisa. Aundizki ta abe– rats oiek bezin minkor ta minbereak dituk oiek ere, eta Jaungoikoaren aurrerako maitagarria– goak agian. Oien negarren eta odolen truke graduak ja– sotzen dituztenak, oiek dituk gudazaleak eta lu– rraren gañean daukagun gaitzik gaiztoena. Iltzen badira, kaleren batí jarriko ziotek beren izena, eta beretarrak ez ditek ezeren paltik edukiko. Nere aita zanak ziona esango dit nik ere beti: lepotik arri konkor bana lotuta, itxaspera bota bear lituztekela gudazale guziak ! Nor dituk oiek Jainkoaren legeen gañetik be– renak jartzeko? Noizbait esnatuko al gaituk? 242
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz