BCCCAP00000000000000000001805

itun bereala. Gizon baten bi besoak bezela itun biak: bat ezkerra ta bestea eskubia. Ordu be– tean iskanbilletan jardun ondoren, así bezela ge– ratzen itun beti: bat ezker ta bestea eskubi. Neri galdetu zidateken orduan: - Nork degula arrazoi iruditzen zaizu, Joxe? - Nik ezer gutxi dakit; baña nere iritzian ez batak eta ez besteak. Zertan igotzen zerate eskubiko ta ezkerreko krosketara, txoroak alee– nak? Salta zaitezte bide erdira, eta, gure beso eskubi ta ezkerrak lanerako bat egiten duten be– zela, alkartu zaitezte zuek ere eta goazen danok pake ederrean bide erdian barrena. Oiek dituk gudazaleak: indarrean beren us– teak erriari jarri nai dizkioten oiek. Nik agindu bear banu, gudaren alde izketan ari dala bat somatu orduko, beste gabe espetxe– ra bialiko nikek, lagunik kutsatu ez dezan. Oiek basa-piztiak baño okerragoak dituk-eta. Gutxiena uste gendunean, beste larri-aldi bat ere eman ziguteken: San Kristobal'ko presoen igesa. San Kristobal nun dagon jakingo dek nos• ki. Ni bein joan niñun ara, eta etzeukat berriz joateko gogorik. J aungoikoak euskaldun egin zitulako, an neuzkan bi seme, bizirik inpernuan sartuta. Milla bederatzi eun da ogei ta emezortziko Maiatzaren ogei ta bian, presoak andik iges egin zutelako, etxe-inguru au guzia eiztariz bete zi. guteken, motell. Auzoetako agure zar, anka-oker, begi-bakar, tallik gabeko, soldaruzkarako gauza etziran danak, etxe-inguru oetan ziteken billera. 240

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz