BCCCAP00000000000000000001805

meni. Larrak beti aurrera egiten baitu. Piska bateko zapuztu dedin, muturrak mozten zizkiek. Gudak orixe egiten dik gurekin. Txoritokieta'ko muturretik amil zak errota– -arri bat Astigarraga aldera. Indarrak aitutzen zaizkion arte, beti aurrera egingo dik. Arkaitz, zugaitz, zulo, etxe, erreka, abere, gizon, bere burrunda itxuan danak berdiñak dituk arentzat. Al badu, danak zapalduaz, gogorragoa arrapatu arte, aurrera joango dek ura. Ez arrazoi onakin joan aren aurrera; bestela azpian laxter lerde– katuko au-ta. Guda ere olakoxea dek. Gudak, alkar-maitasuna iltzen duan ezkero, errukia gu– rutzean josten dik eta gorrotoari leku eman. Gudak, gudazaleen griñari komeni zaiona beste legerik ez dik onartzen. Jainkoarenak, alperrik dituk arentzat. Bera jartzen baita Jainkoaren gañetik. Deabrua herbera dek guda-asmatzalle, eta gizonen gorrotoa, berriz, aize-emalle. Gizon– -iltzallerik gaiztoena baño, askoz okerragoa dek gudazalea gizarterako. Izurriterik gaiztoena ta kutsakorrena, guda dek. Gudazaleak bereala erasten ziok lagunari, bere barruan ezin ito duan gaitz gaizto ori. Oraingo gazteak gudaren etsai amorratuak ornen dituk. Bejondeiela oieiri! Bein, nere txikitako bi lagunekin, San Mar– kos ondoko kantina txiki ortara igo niñun. Nere antzeko baserritar ez-jakiñak ez itun aiek; beren karrerak ikasitakoak eta ongi xamat bizi zira– nak gañera. Alkarren lagun maiteak baziran ere, politika-gauzetan asten ziranean, sututzen itun biak . Talkako aariak bezela, aurrez-aurre jartzen 2.39

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz