BCCCAP00000000000000000001805
- Emengo bakardade onek ez al dizu bio– tzik zapaltzen? Pentsatzeko betarik ez dezu, ez, zuk, beti lanpean itoa baizabiltza. Orain egun batzuk emengo jolas ta iskanbillen berri zeki– nak, gaurko ixiltasun ontan, nola ez negar egin? Emen ez da ezeren kinkiorik! Au kanposantua da, Joxe! Ez nuan askorik pentsatzen, orren ba– kar geldituko giñanik! Eta negarrez asten uan gaxoa. Izan ere, arri– tzekoa al uan? Mendi-zoko ontan dauden bi ba– serri arlote oetatik, bederatzi mutil gazte urrun– du itun-ta: auzotik bi ta guretik zazpi. Ark ere, nik ezik, etzizkin urte goxoak pasa. Ainbeste kostata urneak azi ta gero, iltzera erarnateko? Ama zanak emengo ondarnendia ikusi izan balu, beren amona rnaitea bezela, penaz ilko uan. Jainkoak bazekik zer egiten duan. Nik, berriz, lengoak eta oraingoak bakarrik eraman bear nere bizkarrean. Ixilik, iñorekin itz egiteko bildur; atzoko lagun maite asko, etsai amorratuak bainitun gaur. Gure etxe-txoko ontan jarraitu genin la– nean, espetxeetan mixeriz bizi ziranei lagunduz. Aiek bezela, gu ere espetxean geundeken; aiek txikian ta gu aundixeagoan bizi giñala. Gure su– kalde xarrean ez uan nolanaiko utsuna: iru bes– terik ez giñun biltzen, len amar gizonezkorekin betetzen gendun rnai xarraren inguruan. An age– ri itun zazpi aulki uts. Baserritarrak lezoietako larrarekin egiten du– na bera, egiten dik gudak ere gurekin. Larrak zañetik ateratzerik ez dik nai, itxitura galdu ez dedin. Indar geiegi artzen uztea ere, etzaiok ko- 238
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz