BCCCAP00000000000000000001805
Baña jaio ta orain arteko bidean ainbeste lokatz-zulotan zikindu banaiz ere, beti artizarra– ren argira nebillek; bataioan Jainkoak itsatsi zi– dan sinismenaren argira. Zamapean ez lertzez– keroz, zerbaiten bearra banin. Txantxangorria, ando ixil ta pakean bizi dek gaxoa, eta, iñori saririk eskatu gabe, danak poz– tearren kantatzen dik. Ark ere, ordea, etsai gaiz– toak izaki, eta aien atzaparretan erortzen dek askotan. Onda ixil ta illunpean bizi izan nauk ni ere. Etzidatek pake aundirik eman alare. Idaztak bai, Ataño, liburu au! Ez neregatik; nereak egin dik oraintxe. Bizi izan naizen bezela, ixil ta illunpean aldegin nai dit emendik. Ondoren da– tozen gazte oiek esnatzearren idaztak, bai, Ata– ño! Zoriontsu bizi bear nuna, gudate madari– katu oiek illundu dizkitek nere bizitz ontako egunak. Eraso batetik burua jaso orduko, bes– tea gañean. Olaxe joan dituk nere larogei ta lau urteak. Erbeste ontan lau eguo igaro bear eta besteren erruz negarrez, beti anaiak alkar iltzen. «Gudazale madarikatuak!» maíz aski esaten zin nere aita zanak, eta «Gudazale ma– darikatuak! » izan dedilla nere mundu ontako azken irrintzia ere. Gazteak: maite zaitezte eta ez alkar iltzen ibili, maitagarria baita bizia. I bezin liburu-egille ona banintz, Txantxan– gorri kantaria izenarekin bataiatuko nikek libu– rutxo au. 23
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz