BCCCAP00000000000000000001805

Txantxangorriak bere kabia asko maite ba– du, ai motel!, euskera ta Euskalerria nik baño geiago maite duenen bat arkitu ote leike gero? Bai, orixe nauk ni: meta gañean kantari ari dan orixe, txantxangorri kantaria. Urretxindor izateraño ez bainaiz iritxi, bañan Jainkoak ema– ten didanarekin laket. Zetozkidan bezela gauzak artuz, daneiri biotz ona zabalduz, negarrez edo parrez, urte-giro guzietan kantari. Irabazi geiegiaren atzetik ere ez nauk ibili. Sardio zar baten paltik ez dek izan gure sukal– dean, ta uraxe aski uan neretzat. Munduko mi– lloi guziak baño naiago dit nik biotz otxan, apal, atsegin ta goxo bat aldamenean. Onek beti poz– tuko au; aiek, kezka besterik ez ditek emango. Grazi gutxiko kantaria bada ere, lan asper– garriren batean bakarrik ari naizela, plust!, bere papar gorri ura erakutsiz, aurreko urritz baten zipotz gañean ezeren kezkik gabe kantari na– baitzeak, beti lasaitu izan niok. Orrek berezkoa dik orí; orrek, daukana ematen ziguk. Oien kon– tua daukan Jainkoak, gurerik ez ote du edu– kiko? Gure Jainkoak bere nai utsez eman didan bertsotarako erreztasun au ere, geienetan bein– tzat, lagun urkoaren onerako erabilli dit. Amai– ka taberna-txulo, erriko jai, amaika illetan ere lagun urkoen biotz saminduak alaitzen alegiñak egin dizkit. Bertso batzuak kantatuz, zenbat ba– rruko naigabe ixil ez ditut arindu! Lertuko ez banaiz, iñork entzun edo ez entzun, nik kanta– tu bearra zeukat. Orí, nere amasa bezela, berez datorrena dek. 22

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz