BCCCAP00000000000000000001805

udarako aukerak ekarri zitun txori betizu guziak aldegiten ditek; ez txantxangorriak. Au orduan ere kantari somatuko dek. Eziñean bearbada, baña ez dik bere lurrik utziko; emengo eskeren edo lubakiren batean sortuko uan, eta bizia emen utziko dik. Amaika larri-aldi ibili dizkit. Dana zegon lekuan utzita aldegiteko amaika zirikaldi ere bai. Baña nora joan? Erea dekan lurrean ezin baaiz bizi, besterenaren billa abiatu? Urrungo intxau– rrak ez niotek lausotu. Luze ta gaiztoa izan dek nere udazkena. Biotza legortzerañoko erasoak zapaldu niotek; baña alare nere bertso-jariorik ez dek agortu. Aberats etxeetan jaten diran zan– gurro, aingula, izoki ta aragi-xerren irrikan ez nauk bizi. An bean dakusgun etxe txiki-txukun ura dek nere sortetxea, eta larogeí ta lau urte oetan antxe bizi nauk. J ainkoak nai dezala bizia ere bertan uztea. Bizi diran nere bertsorik ge– ienak, garai ontakoak dituk. Neguan, berriz, zenbat erruki ez dit ema– ten txantxangorriak! Bular gorri ura puztuta, zer janik ezin billaturik, legorpe ta ukulluetan barrena, zenbatek ez du katu ta txori-arteetan beren bizia uzten! Txitxare-buztan bat billatzen badu, uraxe aski dik, epel pixar bat nabaitu or– duko kantari asteko. Datorrenari arpegi emanik, bere lurrean ilko dek. Nere negua ere urbil dek oraintxe. Lenengo egunak joanak dituk noski. Laster banoala ta ixilik egon? Ez, motel, ez! Nabillen lekuan kan– tari somatuko nauk azkena jo arte, nai duanean datorrela. Baña ez dit idazteko asmorik. 21

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz