BCCCAP00000000000000000001804
Joxe Inaziok etzuen bere bururik agertu nai izan. - Orra Basajaunaren zemaia -zion berekiko-: «Gu ere or ibilliko gera. Agian topo egin geneza– ke.» Topo egin degu, baña ez pakerako. Etsai gaiztoak ditut. Baña berak ere ez dakite norekin dabiltzan. Asiera, beñepein, berak eman dute. Erriko bikarioa ta alkatea ere igo ziran mendi– ra artzaiekin itzegitera, Baña aiek an etzeukaten zer egiñik. Arek arrapatu egin bear zuen, bizia edo illa. Urrengo arratsean berdin jarraitu zuten orroak. Artzaiak, berriz, artara bizitzerik etzeukatela-ta, banaka-banaka, goi xamarrekoak beñepein, joan egin ziran. ALKATEAREN KEZKAK Negargarria zan benetan erriko mendi oparo aien utsuna. Len ainbeste ardi, bei ta zaldi man– tentzen zituen lekua, etzan orain basamortu bat besterik. Iñor etzan geratu Dardarren etxez gora. Andik beerakoak, denak beren lekuan jarraitzen zuten. Dardarrek, bitartean, orroak beti gauaz iza– ten ziran ezkero, egunez !arrean ibilli ta illunaba– rrean, ixkanbillak asterako, estalperatu. Gizon-emakumezkoak oitu edo jarri ziran ka– rraxi oietara. Arek bakarrak etzuela kalterik egin– go. Baña abereak, gaur bezela biar ta etzi. Entzun 96
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz