BCCCAP00000000000000000001804

Urte artako negua gogorra zan. Benetan latza. Jendeak bazeukan sukal-txokoak utzi ta rnendira ateratzeko gogoa. Ekaitzak, beñepein, egoskor eta setati irauten zuen. Nekazariak larrerik-larre zebiltzan, beientzat otegiñan. Untz beltzari ere erasotzen zioten. Ne– guan dena ona du, goseak dagoen aziendak. Alare, geldi-geldi eguzkia goratu alean, otzaren indarrak aultzen ari ziran. Tarteka egun alaiak bazetozen. Lurrnenak billatzen zekien artzaiak, etzituen egun auek galduko. Larre rnotxa baze– goen, eta goxatu ederra artzen zuten egun oietan ardiak. Martxoa edo Epailla etorri zan. Artzaientzat beldurgarria ornen da illabete au. Lengoak aitu ta berririk sortu ez, gorrotoan daukaten illa. Bein, erri batean, artzaia aukeratu ornen zuten alkate. Jakiña, artzaien botoarekin, eta egutegitik Martxoa kentzekotan. Izen berria jarri bazioten ere, ura beti Martxo ta lengo lepotik burua. Alare, urte artan tankeraz– koa egin ornen zuen. Artzaiak, beñepein, kontentu geratu zirala. Ogei ta bederatzira iritxi zanean, ba– tek arro-arro Martxoari iseka egin ornen zion: - Ai, Martxo, Martxo! Nere ardirik aulenak errekarik aundienari aixa egin ziok salto! Artaldeak erreka igaro zuenean esan ornen zion ori. Martxo, ain goxo igaro zana, asarretu zan. Orrilla edo apirillari egun ta erdi eskatu zizkion. Bai onek ernan ere. Asi ornen zuen euria, ta egundoko ugoldeak atera. Ta artzai arroaren artaldea, erreka igarotze– rakoan, urak erarnan zuen. Aaria bakarra geratu zan, ta ura sasian trabatua. 89

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz