BCCCAP00000000000000000001804
ñean ibiltzen ziranak, besteak etorri ta ezin iritxi– rik. Nagusiak bein baño geiagotan esan ere bai: - Gera zaitezte beingoan. Zuek ezin dezute geiago. Egunen batean, or nonbait bidean arrapa– tuko zaituzte. Eta gu kontrabandorik gabe geratu– ko gera. Ezkonduak, nora bildua bazeukaten eta utzi zioten lanari. Mutil zaarrak ez, ordea. Beti ala erantzuten zion: - Ez <lago gaizki esana. Baña emengo sos pixa– rrak kentzen badizkidate, zerekin biziko gera? - Ori ez da nere egitekoa. Orain arte, illabete– rik utsegin gabe, ez dizutet gaizki ordaindu. Emendik pasatako agure guziak mantentzen ezin asiko gera. Bestela ere, naiko lanak badabilzkigu. Joxe Marik-eta eskatu bezela utzi diote, arrazoita– ra makurtu diralako. - Oiek ezkonduak dira. Badaukate beren fa– melia, ara biltzeko. Nik, mutil zaar onek, jabe ga– beko txakurra, sos batzuk ez badaramazkit apupi– llotza ordaintzeko, nork artuko naii? - Lapur asko dabil ·bide oietan. Ertzañak zer esanik ez. Egunen batean, arrapatu edo garbituko zaituzte. Eta kaja bakoitzak asko balio du. - Ajola zaizu gure biziagatik, kontrabandoa iritxi ezkero. Len ere illak badira. Baña kontra– bandoa norbaitek ekartzen zuen. Sumindu zan Basajauna arrazoi aiekin, eta ala erantzun zion: - Or konpon zaite! Abisatuaren paltan etzera galduko. Gure mutil zaarrak betiko martxan jardun zuen. Basajaunak igerri bezela, illunabar batean etzan iritxi. Baña bai berak zekarren kontraban– doa. 70
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz