BCCCAP00000000000000000001804
- Joateak eta ikusteak ez dizu kalterik egingo. Lanean asteak ere ez noski. Baña oien artean erne ibilli. Eriotz bat baño geiago egin ote dituzten iritxia da nere belarrietara. Bibote-Aundi orrek, amabost metrotik tirata, ez ornen du utsik egiten puñalarekin. Neri gertatua esango dizut. Ni e~ nintzan beiñere ondo etorri ez Basajaun ta ez Don Lukasekin. Itxuraz au gizonagoa da. Ez baidakit nor nor diran, biak bat badira ere. Basajaunare– kin, Basajaun bezela, oso artu-eman gutxi eduki det. Nik txapelketa utzi nuen artan, bost edo sei zemai baño geiago egin zizkidaten. Munduz-mun– du ez banuen ibilli nai, uzteko lantegi orri. Beste– la, il egingo niñutela. Azkenean, katar beltz bat atean labanaz erantsia jarri zidaten. Uraxe bezela jarriko niñutela, txapelketara azaltzen banintzan. Ori dena oien lana zan. Bai-baizekiten, ni sartzen banintzan, etzala Bibote-Aundirik garaille atera– ko. Ta beren kutun ta lañezatua ori zeukaten. Izu– garria zala uste zuten ta kukuak oker jo die. Xen– timorik irabazten ez dan lana, ta askotan orko txangoak zedorrek ordaindu bearrak, utzi egin nion. Ez bainintzan batere oiekin piatzen. Asko– tan, elkarrekin trabesak egiten dituzte; ta, oiei ko– meni zaielako, geiagoa izan ta tongo egitera bear– tuko zaituzte. Nerekin alperrik ibilli dira. Ortan ni zuzena izan naiz. - Orduan ijito-talde bat besterik ez da ori. - Erdiz-erdi asmatu dezu. Bibote-Aundi, Basa- jaun eta Don Lukas, iru diran edo bi, obe dezu oietatik berex ibilli. Zu burrukara azaldu arte, az– keneko orrek etzidan itzik egiten. Orregatik, jaki– ñaren gañean jartzen zaitut, erne ibiltzeko oiekin. Bat subegorria bada, besteak ere bai. - Lendik ere banekien etzirala ardi otxanak. Don Lukas dalako ori gizarteagokoa bada ere, as- 65
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz