BCCCAP00000000000000000001804
Dardarren ateraldia entzunaz, par egin zuten aragoitarrak. - An ez dute emen bezela jokatzen. Ango bu– rruka zikiña da -zion Argiñak. - Ez beldurrik izan. Begi bakarrak erakutsiko dio. Katalana, zakarra ezik, gaixtoa ere bada. - Nere atzaparrak arrapatzen dutenean, goxa– tuko da -zion parrez Dardarrek. Don Lukasekin ere itzegin zuten. Au txoratua geratu zan. Lenago Joxe Argiñaren itxu aurreko ibillia, ango berri bazekien. Ortarako, bere guraso, anai-arreba, baita bere andregaia ere, agurtu zituen. Au kezkati xamar utzi zuen. Urrengo egunean bertan joan ziran. Katalanari abisu biali zioten, nola euskaldun bat zetorren berarekin jokatzera ta bide erdira etortzeko Aragoi'ra. - Baita Euskalerri bertara ere. Ni ikusi ordu– ko, igesi joango da ura -arro-arro erantzun zien katalanak. - Igesi? Nor? Ez, ura ez. I joango aiz -aragoitarrak. Ango begi bakarrarekin ikasi zituen Dardarrek aren zakarkeriak. Don Lukasekin kalera ertetzen zanean, denak arrituta maitasunez agurtzen zuten. Oso konten zebillen ango jendearekin. Burru– ka-saio ura galtzerik, berriz, etzuen pentsatzen. - Mundu guzian daude gizon onak eta txarrak. Auek, beñepein, maza! askoak dira, nere eder nola egin ezin asmaturik dabiltza-ta. Esandako ordurako etorri zan katalana. Dar– dar ikusi zueneko, erori zitzaion oñetaraño biotza. - Au, nik orain arte menderatu ditudanak ez bezelakoa da. Alare, uste det laxter egingo dituda– la onen lanak. Oraindik, gaztetxo ez-jakin bat, in– darra besterik ez daukana, baita. Aundi motel oie- 54
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz