BCCCAP00000000000000000001804

mundu au aundia zala; alare, Dardar menderatu– ko zuenik etzala jaio. Txikiaren zaintzalleak ala zioten: - Gu gizon batekin jokatzeko asmoan etorri gera. Baña animali onekin!... Eun kilotik beerago– koaren beldurrik ez dauka gureak. Datorrela nai duena. Ori, ordea, neurri guzien gañetikako erral– doi bat da. - «Amaren semerik bada» jo dezute erronka, ta ori ere ala izango da noski. Ez daukagú ukatze– rik. - Ortan arrazoi dezute. Gure ixpiak daukate errua, Argiñarekin nor zebillen ez ikasteko. Ba– daukazute puska bateko txapelduna. Ori bilduko duenik ez da bolara batean azalduko. Zaartzaroak edo gaitzak ori ere botako du baña. - Ni beñepein ez nauzute aurtengo .txapelke– tan ikusiko -zion galtzalleak-. Atxurra ez banuen eskuetatik utzi, geiago irabaziko nuen. - Ni ere ez naiz txapelketara etorriko. Gure erri-aldean <lago noski garaillea: olio loka bezela, kakareka joan dan ori. Berarekin saioxka bat egin nai nuen. Baña izututa aldegin du. Ni ez nabil ari txapela kentzeko asmoan. Ura zuretzat uzten det. Ez naiz burruka-zalea. Orain bezela, erronka «amaren semerik bada» botatzen badute, nik eutsiko diot. Gu ere amaren semeak gera. Nerega– tik, txapelketa oiek denak baleudeke. - Arrazoi dezu, Dardar, -zion Argiñak-. Oitu– ra maza! au ez degu galtzera utzi bear. Baña diru jokatze ori moztu. Bestela, azkenerako negozio bat izango litzake, ta bere kirol garbi izatea aituko litzaioke. Elkarrekiko asarre gaixtoa sortu. Gaur naigabe ta samiñik geiena diru galtzeak ekarri di– zuete. - Ortan zurekin bat gatoz, Joxe. Guk ez ba- 48

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz