BCCCAP00000000000000000001804

- Umeak bezela emen ari gera gure tatxak el– karri eransten. Ni!v benetan jakin nai nuke, etorki– ñen onerako ezer berexirik jarriko ote dezuten. - Bai. Badezu noizbait arrazoitara sartzeko or– dua. Jaiak beti bezelakoak izango <lira. Ez degu erria baraurik utziko. Baña berexirik ez. Erria ez dago geiagotarako. Norbaitek, beretik jarrita, zer– bait egin nai badu, erriaren zergak ordaindu ezke– ro, nere ta udaletxearen baimena badauka. - Ondo <lago -esanta, asarre xamar aldegin zuen andik Don Lukasek. Intxixuaren buruari saria jarri zion ezkero, el.– karrekiko artu-emanak oztu ziran. Endoreak, bere ondamena ezkero, andik eta emendik berri •asko ikasi zituen. Batez ere, bere ondamenaren erru zuena Basajaun zala; kontra– bandisten burua, alegia. Ori nor zan ikasteko, sa– kon-sakon astera zijoan erriko azterketa: zer zeto– rren, nondik zetorren. Etzuten geiago erriaren biz– kar patrikarik beteko. Epailleak eta biak bat egin zuten orain. Bien arte ixilik lan egingo zuten. Erretorea ere etzan atzera geratuko. Erria diru– zale oietatik askatu arte, etzuten onik izango. Bigarren jai-egunean, Don Lukasek ikasi zuen Dardar intxixuaren eskuetan erori zala. Aren atse– giñak etzuen neurririk. Aztu zitzaizkion jaiak eta etorkiñak. Txuxenean endorearengana joan zan. - Nik arrazoi ez banuen ere -itzetik ortzera oiu egin zion-, Dardar arrapatu dute bere eltzaor ta guzi pagadi ondoan. - Zorionak. Ura bada intxixua, berea • artu gabe ez da geratuko. • - Artu du noski berea. Ez ornen zuen errendi– tu nai, ta illa izan bear dute. Biar, jaien bukaeran, arratsaldean, ekartzekotan dirala uste det. 167

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz