BCCCAP00000000000000000001804
aztu. Etzegoen, bada, erri txiki ura jolaserako. Naigabea ugari ta diru gutxi. - Endore jauna -esan zion-, jaiak gañean ditu– gu. Nik aundikiro ospatu nai nituzke. Etorkin asko azalduko dala badakit, eltzaorra entzun ta Dardar ori ikusi nairik, -'idien ordez bera aritzen dala goldean zabaldua haidago-, ea zer moduzko gizona dan ori. Dardar arrapatu baño bi egµn lenago ziran kontu auek. - Erri au ez dago jai berexiak egiteko moduan. Or bota bear dan dirua, obe degu kale gorrian ge– ratu diranei ematea. Nik dolua daukat. Erriak ere, aurten il diranekin naiko naigabea badu. Ta, jai ortatik irabazia badatorkizu, bota nai dezun ain– beste. Udaletxeak ez dizu eragozpenik jarriko. Baña berak ez dauka ortarako modurik. - Oraindik ez degu olakorik entzun -erantzun zion asarre Don Lukasek-. Erria etorkiñez beteko zaigu, ta txistulari xinple batzuk ere ez dituzula ekarriko. Zure patrikari dirurik ez datorrelako, ez diozu jendeari asko begiratzen. - Ajola die etorkiñei txistulari batzungatik. Erriaren onagatik datozela, uste al dezu, oiek? Udaletxean ez naiz ni bakarra. Besteak ere badau– kate bere autitz ta beren iritziak azaltzeko eskubi– de osoa. Egin genduen batzarrean, denok ortan ge– ratu giñan. Eta denon arte osatzen degu udaletxea. Galdeiezu aiei, ea jai berexirik egin nai duten. Etorkin oiekin aspaldian aspertuak gaude. Len maiteak nituen, zerbait bazekartelako. Orain, bi– raoa ta zikinkeria ugari. Zu ere etzabiltz erriaren alde. Mokadu goxoren bat aterako dezun itxaro- •penetan bai. Nik bezela, erretoreari galdetuko ba– zenio... - Utziozu pakean erretoreari. Zuk jotzen digu- 163
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz