BCCCAP00000000000000000001804
- Bai ote gero? -erantzun zion emazteak, Ia– saitu xamarra-. Len ibilli da ori gela ortan. Bada ez bada, orduan utziko zuen zabalik. - Ez da nik uste bezin tontoa. Ikaragarria ia gertatu zitzaigun. Deabru ori ez ote degu arrapa– tuko? Presakaegi asi naiz. Bestela, eutsiko nion. Naiago nuen zerbaitekin buruan jo banu. Orain, Anttoni, zoaz Iotara. Zu ere bai, Migeltxo. Nik bueltaxka bat eman bear det. - Kontuz, zai egon Iiteke ura atean. - Bai. Gaurtik aurrera, eme ibilli bearrak gera. Ez dabil bakarrik. Sarean arrapatu gaitu: bestearen atzetik noala, sartu etxera. Eskerrak zuri, Migeltxo. Estuasunean bazera, axaizkiozu bi txakur aundi aiek. Orduan ikusiko da nola iges egiten duen. Anttonik bere eskuan eduki du gela– ko sarreran. Nai izan balu, josita utziko zuen. Baña ez du ortarako biotzik izan. Emakumea iza– ki. Ez dakit noiz izango degun beste olako auke– rik. Etortzea berandutzen badet ere, ez izutu. Dardar, bakar-bakarrik, mendira erten zan. DARDAR TA INTXIXUA Sumindua erten zan Dardar etxetik. Bi etsaiak eskuan eduki zituen, eta biak iges egin zioten. Ar– tegi ondokoak, bere ustez, etzeukan igesbiderik. Baña Migeltxoren oiuak salbatu zuten. Etxekoak zituen lenengo. Bere emazteak barea bezela josiko zuen, nai izan balu. Baña utzi egin zion. Berari 153
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz