BCCCAP00000000000000000001804
txakurra, ta beera jetxi. Laxter oartu zan Anttoni. Bai, ordea, intxixua ere. - Emen ezagunen bat badator: Migeltxo edo Joxe Iñaxio. Onek nabaitzean buelta ematen badu, sartuko diot barruraño. Baña ezaguna izaki ta etzan ausartu. Intxixuari damutu zitzaion, arekin izketan denbora alperrik galdua. Aiek bertan il ta igesi egitea pentsatu zuen. Bestela, bi suren erdian gel– ditzen zan. Esan bezela, iritxi ziran etxeraño Dardar ta Migeltxo, ta ukulloko leiotik sartu. - Urde ori etxean dabil. Zu geratu zaite, ta po– lliki-polliki itxi zazu ondo atea, betarik ematen badizu beñepein, ez dezan iges egin. Illa edo bizia bertan arrapatuko bagenu... Ukullotik igoko naiz. Bitartean, zaude zu ezkutuan, igesari ematen ba– dio ere non dabillen ikusteko. Lau jauzitan igo zan zurubiak gora. An ikusi zuenak biotzari jauzi bat egin arazi zion: Anttoni gaixoa, sardea eskuan, biziarekin bere seme– alabak salbatu nairik, eta intxixua, sardearen bel– durrak, atzeratu ta puñala tiratzeko moldaketan. Baña aurrez-aurre zeukan sarrera ta amak ego– aidera ikusi zuen Migeltxo atea ixten. Joxe Iñaxio ere etzala urruti izango pentsatu zuen. Intxixuak ere ikusten zituen gaztearen lanak. Ez ordea Dardar. Au jauzi batean puñala zeukan besoa arrapatzen asi zanean, uste gabean puñalari eldu zion. Orretxek salbatu zuen Bibote-Aundi. Ordurako, erteera itxia zegoen barruan zegoe– lakoan billa asi ziranean, etzuten arkitu. Aldame– neko gelatik iges egin zien. - Urdea aleena! Gelako leiotik atera zaigu. Suerte gaixtoa daukagu orratik! Goitik asi bagiña, bertan arrapatuko genduen. 152
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz