BCCCAP00000000000000000001804

- Otx! Ala jainkia, txorrotxak dira sarde orren ortzak! An zegoen Anttoni, gorotzez zikindutako erre– minta eskuan, biziarekin bere aurrak zainduz, ta aurrez-aurre egundoko gizon tzarra begira zeuka– la. Lendik elkarren ezagunak ziran, txikitan elka– rrekin ibilliak. Orain aren mende bakarrik, ta sar– deari indar geiago ez emanaren damuz. - Aurrera pauso bat ematen badezu, esteetara– ño sartuko dizkizut onen ortzak -illunetik ots egin zuen Anttonik. Intxixuak gela-barrua ezin ondo ikusi, baña bai sardea, bere sabeletik metro erdiren hatera, lau ortz zorrotz aiekin. Bere esteak irrikatuz zeuz– kala, zistako aren oñazeak zerbait arindu nairik, zauriak igurtziz, ala esan zion: - Artzaren andrea ere artza izaki. - Zoaz emendik, bestela josiko zaitut! - Bai, bai. Len ere ez dakit ez ote nauzun josi. Arramaxkaren batzuk baditut egiñak. Min ematen didate. Zu, Anttoni, len neskatx goxoa ziñan, bada. Mutil gazte bat bixitatxoa egitera etorrita, sardearekin sastaka artzen al dezú? Intxixua, bere ustez, seguro zegoen. Beste bi , ¡· orduan gutxieneko etzala an Dardarrik agertuko ta lasai zebillen, ondo esanean nola Anttoniri sar- de ura kendu ezin asmaturik. Etzan errexa izango. Aren arramaxkak minberak ziran, berriz. Aurrera aldera mugitzen bazan, an zuen berriro ta inda- rrez eragiña oraingoan. Gorotzetan zikindutako ortz zorrotz aiek ozkia ematen zioten. - Gizon iltzalle zikin ori utika kanpora! Beste– la, ondoraño sartuko dizut. - Ez Artzaren zai egon. Arenak eginta nator. Baña etzion sinistu. Une artantxe ixildu zan 151

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz