BCCCAP00000000000000000001804
daramaten otsoen aurkako bi zakur aundi dauzka. Sar zaite aien artera. - Ez dizut agintzen presakaegi ibiltzeko, alpe– rrik zure bizia arraixkatuz. Baña aurten, al badezu beñepein, bota zazu ori, urte onek oraindik egun asko dauzka-ta. - Ori galtzen badet, zer sari emango didazu? - Orain artu dezun ainbeste bai. - Orrenbesteko artza arrapatuta, ori bakarra? - Urteak dauzkan egunetarako ez da sari txa- rra. - Eta bitarteko arraixku ori? - Utzi zaiogun orri. Bukatzen dezunean itze- gingo degu. - Eltzetik babak atera arte. Bai, baña gero, sari orde ez ote da neretzat ere beste puñalen bat izango? - Beti lelo bera jalkitzen didazu. Ez al dizut txuxen orain artekoa ordaindu? - Bai; baña oraindik babak eltzean daude. - Ez badabilkizu pulamentu geiago, badaude puska baterako. Eskua bete txanpon ikusi zuenean, alako irrintzi txiki bat egin zuen Bibote-Aundik. Eta, esku gañean gurutzea egin ta musu emanaz, onela esan zion Basajaunari: - Aurtengo urtea joaterako bietakoren bat ero– riko dala zin egiten dizut. Eta, esku emanaz, erten zan andik, bañan ez– kutuko atetik, mendi aldera.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz