BCCCAP00000000000000000001804

- Emengo intxixua ez naizela ni, noiz oartuko ote dira erriko agintariak? Orduan laxter egingo genituzke orrekikoak. Egunez, jendeak, txarak, ar-zuloak, denak as– tindu zituzten. Baña an etzuten negargarrizko utsuna besterik arkitu. Etzan, bada, intxixu ori geldirik egoten. Artzai-txabola geienetatik arkumeak ebasten zi– tuela, ta denak bibote aundi bat ikusten zuten, ta ezin arrapatu. Dardarren bordara etzuen oraindik sarrerarik egin. Bakarrarentzat, ikusten zanez, arraixku txarra zegoen, ta Jau jarri ziran elkarrekin, arrapatzen bazuten saria Jau puska egitekotan. Egonean edo ibillian, laurak batera, etzala aiek denen aurka au– sartuko-ta. Arrats batzuk orrela igaro zituzten. An etzala iñor azaltzen, orroa bai ugari, ta lasaitu ziran eta bakarka jarri, mendi inguru guzia lauren arte ederki artzen zutela. Intxixuak ere, ordea, pagadi-petik berak nola zebiltzan ederki zaintzen zituen. Alako batean, karraxi bat entzun zuten. Lax– terka joan ziran. Beste irurak ikusi zuten gel– di-geldi nola sartu zan intxixua pagadira, beren la– guna bertan illa utzita. Intxixua ikusi zutenak, berriz, gizaundi bat zala zioten. Nongo deabrua ote zan ura, gizonak ain aixa arrapatu ta iltzeko? Bakarra ote zebillen gero? Ori zuen Dardarrek kezkik txarrena. Errian askok bera zala bazioten ere, oraindik etzuten ukuitu, ez intxixuak eta ez agintariak; eta, berarekin sartzen etziran arte, betiko bizi-modua ..., eramango zuen, udaletxearen saria azkenean bera– rentzat izango zan-ta. 130

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz