BCCCAP00000000000000000001804
antz eman bear lidake, nere biboteak moztu ta gero? Orri buru moztea, ori izango da zalla. Ez baita beñere arraixkuan jarriko. Zelatariak asi ziran beñepein. Lenengo izen emandakoa, bertako udalzain bat zan. Sasoiko gi– zona, ta bera ere gizaki ederra ta indartsua. Zer– bait bazala uste zuen oietakoa. Dardarrek ikusi zuen mendi zearretik igotzen, onek ez ikusteagatik noski. - A, gizarajoa! Nere zeletan al zatoz? Or za– biltzan bitartean, ez daukazu arraixku txarrik. Gorago joaten bazera, berriz, odolkia bezela txu– latuko zaituzte. Or konpon! Ez dezute intxixu ori zuek bakarka arrapatuko, aren berri ez dakizute asko-ta. Dardar lotara joan zan, etxe-zaintzalle bat jarri ziotela ta kontentu. Onen etxe inguruan igaro zitu.en lenengo iru arratsak. Jakiña, au zelatatzen. Baña etxe artatik etzan iñor atera ta sartu, zelatariak zionez. Orre– kin etzuen, ordea, saririk irabaziko. 11 edo bizirik arrapatu egin bear zuen. Iru arrats aietan ere astindu zuen intxixuak eltzaorra. Onek etxe artara urbiltzeko gogo aundi– rik etzeukan. An arraixku txarra zegoen. Zaintzalleak, berriz, etzuten goiko pagadi zaa– rrera igo nai. Dardarren abixuak ez bazituzten si– nisten ere, gogoan zeuzkaten. Urbilleneko etxetik urruti arekin topo egin bearrak, tximak txutik ja– rri erazten zizkien. Baña arrapatuko bazuten, ara joan bear. Urrengo arratsean gorago jarri zan, pagadi zaa– rraren inguruan. Baña goiz artan etzan errian azaldu. Beldurrak artu zuen endorea. Beste bi udalza– ñekin igo ta pagadi zaarraren ondoan auspez, bere 128
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz