BCCCAP00000000000000000001804

Baña, errira sartzerakoan, beste zergak zeuden. Oiek udaletxeak erriarentzat jarriak izaten ziran, eta ateetan bazeuzkan biltzalleak. Guk garai ba– tean guardabinoak edo xixeroak esaten genien. Auek udaletxearen langilleak ziran. Auen ixillean sartzen zanak, erriari lapurreta egiten zion; eta, iñor arrapatzean, ondo zigortuko zuten. Zerga ori ordaintzezkeroz, berriz, irabazi gutxi zetorren. Arraixkua, berriz, ia berdin. Kontrabandoan astezkeroz, osoa egingo zuen: mugatik onunzkoa ta erriko sarrera. Alare, etzan erria galeran geratuko. Endore izateak etzion ira– bazirik ematen. Naigabea bai ugari. Nolabait ate– ra bear zuen nekeen saria. Eraso zion, bada, kontrabandoari, ta irabazia bazeukala laxter igerri zion. Alare, oso baikorra zan, ta zoriontsu zeru txiki batean bizi zana. Erriak zeraman martxan etzuen arraixkurik ikus– ten. Baña etziran denak bere iritzikoak. Epailleak esanta, erretoreak ikasi zuen kontrabandoan zebi– llela, eta etzituela erriko zergak ere ordaintzen. Gogotik irabazten zuelako, aztu zitzaizkiola artzaiak eta mendian zebillen intxixua. Sendagilleak ere zirikatzen zuen: - Orrek ez du endoretzik merezi. Erriak jakin bear luke nola dabillen. Egunen batean egundoko pilipikaren bat bota bear diozu. Etzaio orri orrela utzi bear. Berak etziran ausartzen eta erretorea bota nai zuten aurretik. Don Lukas ere, bada, sumindua zegoen, endo– rea Basajaunari irabaziak kentzen ari zalako. Ari artara uzterik etzegoen. Bestela, Basajauna asarre– tuko zan. Erriko gertakizunak zabaldu ziran lurbira 110

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz