BCCCAP00000000000000000001803

Zer izan ziteken sorta orí jakiteko pozez, ondo jazteko ere betik gabe, jeiki uan Bearr.a. Askatu ta kaja ikusi zueneko, sendatu uan. Baz– kalondoan, bada ez bada, bueltaxka bat egiteko asmoan zebilleken ta orra etxera ekarri. - Nondik ateta ote du arek au? Alai kantari así uan: - Bedeinkatua Txori. Bedeinkatua salbatu nuen arratsa. Bedeinkatua morroi artu nuen or– dua. Bedeinkatua artzai biali nuen eguna. Garai batean profetak Jainkoa bedeinkatzen bezela, Bearra Txori bedeinkatzen ari uan zori– ontsu. Emazteak nabaitu ta ala esan zioken: - Apaiz sartzeko asmoan zabiltz edo erotu egin zera? - Apaiz sartu? Ez dakít ez ote nuen obe izango. Ez al dezu ikusten kaja aundi au marmi– ten ondoan? - Bai. Txorik ekárri du. - Orí da, bada. Txorik ekarri duela. Au da bart nik galdutako kontrabandoa. Nola ez det bedeinkatuko nik mutil ori? Non arkitu ote du au? - Azkenean, kontrabando orrekin burua galduko dezu. - Ez kontrabandoarekin. Zurekin, bai, gal– duko det nik hurua. Txintxo asko eskatzen di– dazu, bada, nik onekin artzen detan dirua. Eta

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz