BCCCAP00000000000000000001803

Xendarmeak suminduak zeudeken. Jakin nai ziteken Bearra zan ala ez an zebillena. Txuxe– nean bere etxera joan itun. Andrea erten uan atera. - Senarra etxean al da? -galdetu ziote- ken-. - Bai, bai. Senarra oiean dago. - Egia ote da gero orí? - Zer arraie zabiltzate zuck garai ontan emen? Egia esanta ere, ez al dezute sinistu nai? -leiotik oiu egin zieken Bearrak-. Ni sala– tzen nautenak, zuek onuntz bialita lasai egiten ditek kontrabando. - Barkatu, barkatu. Etxean zeunden jakin nai gendun ta. Tripa jaten oieratu uan Bear gizarajoa, kon– trabandoa galduta. Garestietakoa eta zama aun– dia gañera. - Alare, neroni arrapatzea baño obea dek. Urte guziko irabazi pixarrak joan dituk. Baña ni_ aske geratu nauk. Txori ez uan tontoa. Bazekiken urrengo egu– nean xendarmeak inguru aiek aztertzera etorri– ko zirala. Orregatik, goizean goiz, zaldiaren bi aldeetako saski banatan jarri zizkin esne-marmi– tak eta erdi-erdian zama aundi ura, ondo lotua, helar onduzko sarta aundi bat egin eta aren ba– rruan, eraman-ekarri batekin ondo bildua ta es– talia, eta lasai-lasai zetorreken, oi bezela, etxera. Baña, bere zoritxarrerako, xendarmeakin topo egin ta dena aztertu zioteken. 93

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz