BCCCAP00000000000000000001803
- Orixe mutiko alaia ekarri diguzuna -'-esaten zioteken Bearrari. - Alaia, ta langillea gañera. Kontrabando- aren lanak dira oiek. Artzai-mmillak antz eman zioken etorritako mutil berri ori artzai jartzeko asmoan zebillela Bearra, eta, biali baño len, dena zegon bezela utzi ta aldegitea pentsatu .zin. Baña nagusi zar ura lotsagarri utzi ta gero. Jendearen parregarri utzi nai zin. Bearrak ondo zekiken lapurretatik bizi zala ura, eta egun guzirako etzizkioken bi sardin zar besterik bialtzen, bere eguneroko mantenu gisa. Ez, nagusia zurra zalako. Besteak lapurretatik nai zuen aña artzen zuelako. Orrela, nazkatu era– zi ta aldegitea nai zin andik. Goiz batean, Txori jeiki zanean, Bearraren ate aurretik zijoazen denak, bide zabal baten ondoan zegoken-ta Bearraren etxea, atera begi– ratuz par egiten ziteken. Zer gertatzen zan ikus– tera erten zanean, berak ere parrari eman zioken. An baitzegon artzai lapurraren iseka. Bi arri, aundi xamarrak, atez kanpotik erdi-. -erdian zeuzkaken jarriak, eta,. bi arri oek eusten· ziela, bi. ziri, sardin zar bana muturretan zituz– tela, ageri-agerian txutik. Ura ikusita, par egiten zin jendeak. Ala zio– teken askok, artzai-mutillaren lana zala bai bai– tzekiten: ·_ Zurra aleena, bi sardin zarrekin manten– du nai badek morroia.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz