BCCCAP00000000000000000001803

- Oso. Au gure aieka bezelatsukoa da. - Berdin-berdiña, ibai kaxkar batek berex- ten gaitzik eta. Aizak, Txori: artzangoan oitua al ago? -galdetu zioken Bearrak, bere buru– -austeak ortan zeuzkaken ta. - Barkatu, baña nik beti nekazaritzan ta ostatuan egin det lana. Artzantzan ere berdin– -berdin jarriko nintzake, nola egin erakusten ba– didazu. Aiek zaitzea, ez da beiak zaitzea baño askoz zallago izango, eta etxean bi beiren kon– tua bakarrik neraman. - Alaba gazte orrekin bakarrarekin bizi gaituk. Geiago ere badizkigu; baña mundu berri orren ametsak lilluratuta, nonbait ara aldegiñak dituk, eta nik bat bear dit nerekin. Geratuko al intzake? - Arritzen naiz orí galdetzeaz ere. Pozik. Ez degu askra txarra egin, alkar salbatu degu ta. Zuk agindu, bai, ta nik ura egingo det. - Orixe jakin nai nin. Ikusiko dek zeñen ederki konpontzen geran. Ez aut ankapean ibilli– ko, ez, nik. I biziegia aiz ortarako. Soldata pixar bat ere emango dit. Nere kontrabandoetako bi– deak ere erakutsiko dizkit. Ama-alabak bakarrik geratzen dituk, ni palta naizenean, eta gaxoak gaizki ibiltzen dituk. - Esaidazu zer martxa daramazun azienda– kin, nagusiak nai duen bezela egin dezadan lana, eta utzi urte guziko nere esku, oitua nago ta. Nor dala uste dezu Txori? 84

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz