BCCCAP00000000000000000001803

kioken etxeko andreak. Jantziz aldatu ta apari– -lege bat emanta, etxean artu ziteken. Lotsatua baña kontentu zegoken Txori. De~ nean itun biotz onekoak. Ordurarte lan besterik etzieken eman eta aspaldian urrun dabillen seme bar bezela artu ziteken. Eta, beretzat pozgarrie– na, euskera garbian itzegiten zutela. Etzin iz– kuntz arrotzik ikasten ari bearrik. Lenengo gau artan, nekatua bazegon ere, lo artu baño len erabaki oek artu zizkin: lenago bezela, txintxo lan egin; biotza, mingaña ta es– kuak garbiak ibilli; etxeko denen menpeko bizi; eta gorde bere irab.zi pixarrak. Len ibilli zan lekuan, on egin zioken orrela ibilliak. Goizean jeiki zanean, berriz muxuka eraso zioteken. Lenengo, amak; gero, etxean zeukaten alaba txikiak, ortxe amalau bat urtekoa. Geiago ere bazizkiteken; baña Ameriketa aldera joanak izan bear ziteken geienak. Lotsatu uan Txori eta ala zioken berekiko: - Azukre-koxkorren bat ote nauk ni? Txu– paka-txupaka urtuko niotek. Bereala antz eman zioken non zegon. la ber– tan ikµsten. zizkin Aiako Arria eta J aizkibel. Ba– serri txiki. ta polit bat uan bere ostatu berria. Bearrak, jeiki zanean, Txori bazterrak azter– tzen atarían zebillela somatu zin. Bereala joan uan berarengana. Bein egun onak enian ondoren, galdetu zioken: - Leku berri au atsegiña al zaik? 83

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz