BCCCAP00000000000000000001803

- Bearra. Zoriontsu zegoken eta al zuen goxoena itz egiten zioken, izutu etzedin. - Ez det gaur arte .olako izeník entzun. - Nere izenik ez badek entzun ere, ederki ezagutzen nauk. Amaika dei egin didak, eta ez uan ur gañean bestela orrenbeste denboran iraun– go. Ez jakiteaz ez nauk batere arritzen, etxetik erten gabeko umea aiz oraindik eta. Mundu au aundia dek, aundia. Ez uan egundo entzungo ala– re, norbait eziñik dabillenean: Inguruan zebillek bearra. Aingeru goardakoak laguntzera bialtzen dik bearra. Bearrak, egunaren buruan, lan asko egiten dik. Amaika gizon salbatu dik onezkero, eta ustez eziñak diran lan asko egiten dizkik. I ere azkenean bearrak salbatu au. Txorik etzin ulertzen nola ziteken orí. Baña arek esaten zuenean, ala izango uan. Etzioken kontrarik eramango. - Eta nola billatu nauzu? - Ala jainkia! Entzuteko añako garraxia egin al dek. Eta bearra, i abillen lekuan beti ire– kin ibilki. Ez dek deitu bearrik. Deitu gabe, bo– rondatez, bazekik etortzen. Ez dek egundo ain lagúntzalle piñik topatuko. Bestela, ume aul orrek nondik atera dituk, igari jakin gabe ta ur– peratu gabe, oneraño etortzeko kemenak, bearrak ez baiñu zirikatu? Orduantxe ulertu zioken Txorik, zergatik esaten zion bera bearra zala. 76

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz