BCCCAP00000000000000000001803
zintzilik, bibote beltz aundi batzuk ezpaiñ gañe– tan, .· txapel aundi bat buruan, bustisbustia,. ura tantaka. Nor ote zan ura? Orduan oroitu ua!l Txori, urera nola erori zan eta ncila ondoratu •zan. Arek atera. Óte zuen legorrera? Ametsetan ari ote zan eda benetan il ote zan eta San Pedroren aurrean ote •zegon? Sinismenak ala erakusten baitzion eta al zuen be– zela, belauniko jarri uan Txori. Begira zeukan gizonak, ortots baten abotsare– kin, ala esan zioken irriparrez: - Zer? Jainkoa naizela uste al dek-edo? Ez, ez. I bezelako gizon bat nauk ni ere. Oraindik munduan ago. Ez aiz il. Besotik artu ta txutik jarri erazi zin. - Garai auetan zer enbillen emen? Galdera bera egiteko asmoan zegoken Txori, ta besteak aurrea artu. Euskera garbian gañera itzegin. Beldurtu xamarra, ala galdetu zioken: - Eta ez al naiz Prantzi'ra pasa? - Bai, bai. Prantzia'n ago. - Eta .Prantzia'n ere euskeraz itzegiten al dezute? - Bazter ontan bai. Au ere Euskalerria bai– tek. I ta ni benetako anaiak gaituk. Ori entzun zuenean, benetan poztu uan Txori. «I ta ni anaiak... » Etzegok gaizki esana. Eta berriro ala galdetu zioken: - Eta nor zera zu? 75
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz