BCCCAP00000000000000000001803
beldurrik. J akiña, illero emandakoaren lekukorik ez det. Baña, azkenekoa eman nionean, gutxie– neko zortzi lekuko baneuzkan ondoan. Bat zure aita, maisuarekin joana. Eta, azkenekoa ez ba– zuen artu, eta zuk diozunez alargunak ezetz dio, or garbi-garbi dago mandazaia dala lapurra. Lekuko aiek indar aundia ziteken eta Ansel– mo, besterik gabe, aske geratu uan. Ez ori baka– rra. Urte guziko zorretan zeuden ikatzak ordain– du zizkioken alargunari. Onek erakutsi zin bere biotz kristaua. Bien iritzia oraindik erabaki ez bazuten ere, mandazaia uan an lapurra ta iltzallea, eta auzira deitu zin. - Zergatik il ta ezkutatu uan ikazkiña? ~ Nik ez dit ikazkiñik il. Arro xamarra uan mandazai ori, eta orre– gatik, epailleari ere, ika itzegiten zioken. - Alper-alperrik ukatuko dek, motell. An– selmok dionez, txintxo-txintxo ematen ornen zin illero ari ordaintzeko; eta, alargunak dionez, ur– te guzikoak artzeko ornen zeuzkaten bere gizo– nak. - Aixa esaten dik Anselmo orrek ori. Non dizkik agiriak? - Zuen artean ez ornen dezute txartela bea– rrik izaten. Beti itzez egiten ornen dituzute lan auek. - Nik ez dit egundo txartelik gabe ezer eman. Artu ere ain gutxi. 68
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz