BCCCAP00000000000000000001803
batzuei bezela, ongi-etorri ona egiten zioteken. Oraingoan, berriz, doi-doi itzegin zioken; eta bestea ez uan azaldu ere. Laurak mai batean eseri itun: alkate bi ana– iak eta epaille xarra ta maisua. Alkateak-eta, oitura zuten bezela, laurak mu– sean ari itun. Lapurren konturik etziteken aipatu nai. Bai baitzekin epaille xarrak, berak Joxeren lekukó egiña min artu zuela alkateak, eta, berritzen ba– zuten, asarretuko zirala. Pake-pakean an ari itun, bada. Baña arrituta zegoken jendea. Aste bete gi– zona il zutela, zitun diruak ebatsiz; Txori berta– ko semea ere galdu zala nonbait, eta, gizon-modu aiek orí ez aipatzeko, aien tartean zer gertatzen ote zan? Polliki-polliki ari itun edan ta musean be 0 rotzen. Batek tranpia egin zuela, besteak ezetz, az– kenean sutu itun laurak. Epaille xarra ta maisua alkarren alde. Alkatea ta bere anaia bestetik. - Amarrekoa nondik atera dezute? -oiu egin zin alkateak. - Nik baietz uste --esan zioken maisuak. Asi itun berriz kontatzen. Lautaraño iritxi itun, baña bosgarrenik ez uan azaltzen. - Arrazoi dek, motell. Uste gabean tranpi koxkor bat egitera giaziken -apal-apal erantzun zioken maisuak. 54
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz