BCCCAP00000000000000000001803
IGES Txorik, iltzalleak ikusi zituenean, aldapak gora artu zin, Aiako Arri aldera. Bázekiken kale inguru artan etzegola seguru. Mendi zakar artan, berriz, ango berri ondo zekina baitzan, ez uan ura an arrapatuko zuan amaren semerik, jaio ezkero bere urterik geienak an bota zizkin ta. Bazekike~ bere gurasoak, lengoetan bezela, gaizki ibilliko zituztela. Baña beretzat bere burua uan lenengo. Arkaitz penditz batean eserita, an egon uan ostatu aldera begira zai, goibel, biotz illun, gi– zarajoa. Mundu ontan maite zitun guziak utzita, igesi joan bear eta nora ez jakin. Ez balu oiu egin, ikusi zuenez gañera, lax– ter arrapatuko' zizkin arek lapur aiek. Nai ta, nai ez, ostatuan sarrera zutenak eta bere ezagu– nak izango itun. Baña beranduegi damutu uan. Berak etzizkin eiagutu. Báña lapurrak bai bera; ederki ikusi ta ezagutu ziteken. Eta bazekiken, 41
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz