BCCCAP00000000000000000001803

detanean, alperrik zebillek. Ez dik nai duenik iri– txiko. Epaillearen aita joan ta beteala etorri itun Joxeren billa. Larritú uan Antoni eta besarkatuz ala zio– ken: - Baña au al da zuzentasuna? Mundu gu– ziak badaki erru gabea zerala ta. - Ez izutu, Antoni. Emendik bi ordurako etxean naiz. Eta ez naute geiago deituko. Alka– tea dabil tranpiz, ni zigortu nairik. Baña ares– tian epaillearen aita etorri zait: lasai joateko; Pelix il zutenean emen zan ezkero, arek egingo duela nere lekuko. Alkateari baño geiago sinis– tuko dio aitari. Lasai-lasai auzi-etxera joan uan. Zorrotz ar– tu zin epailleak: - Bai; zuk nai dezuna esango dezu. Baña nere iritzia, eta alkatearena berdin, au da: emen ez dala zu edo zure etxekoren bat beste lapurrik. Or dirua nork dabilkin zuek dakizute. - Ez dakit orí egi osoa dan. Baña badakit alkatea zergatik dabillen nere aurka. Ostatuaren jabe egin nai luke. Zu, berriz, erriaren beldur zera eta lenbizi eskura datorkizuna zigortu nai. Baña ez naiz ni erruduna. Nor dan arrapatu nai badezu, beste bidetik jo bearko dezu, - Arrazoi aulak dituk oiek, Joxe. Nik le– kukoak eskatzen dizkit. Olakoetan aiek balio ditek. 38

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz