BCCCAP00000000000000000001803
Len epailleak ura bazeukan begiz joa, orain ia ziur jarri uan. Alkatea egunero an zebilleken. Iñork jakitezkeroz, arek jakin bear zin ango martxa. Joxe espetxeratzeko agindua eman baño len, igo uan ostatura epaillearen aita. Oso Joxeren adiskidea uan, ta berak kontatu zioken alkateak egin zion iruzurra: lagun bezela esandako guziak epailleari jalki zizkiola; laxter baitzera etorriko zitzaizkiola. - Orregatik ez izutu, Joxe. I lasai joan. Nik babestuko aut. Berdin sei le!mko bagaituk: tiroak entzun gcnituencan, nola esan gendun de– nok: Berandu zebiltzak or eiztariak. - Txori ere an uan nonbait errekan ordu artan. Ura etzaiguk geroztik ageri. - Naigabe ematen zidak benetan. Ume lan– gille ta ona dek ura, gaxoa. Baña orrek ez dik iri ezertan kalterik egingo. Ni ogei urtean epai– lle izana nauk eta bazekit gauz oien berri ondo. Ik esan garbi nere semeari, sei lekuko badituke– la, ta bat bere aita. Alkate billau ori zerbaiten billa zebillek. - Eskerrik asko. Ire laguntza etzaidak gaiz– ki etorriko. Batez ere, alkatearen azpijanen berd jakiteak buru-auste asko kenduko zizkidak. Ba– zekit alkateak zer nai luken: ostatu au. Onen atzetik zebillek. Senar-emazteok aspertu eta uz– teko asmoan gaituk. Diruz ez gabiltzak eziñean. Baña airibeste lapurretak etziguk onik egiten: Orain ez, ordea. Alkate billau orren berri jakin 37
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz