BCCCAP00000000000000000001803
- Eta nora jo bear degu orain? - Iñora ez. Ez jakiña egin, berdin zeñek aipatua izango degu laxter ta. - Txoriri, berriz, zer gertatu ote zaio? - Beldurrak aidean nauka orrek, ez ote de- gun seme maite orí geiago gure begien aurrean ikusiko. - An eroria ez badago, zergatik ez? - Txori ara joan ta bereala zan an Pelix, eta arek nai ta. nai ez ikusi bear zuen. Edo iges egin du edo arrapatu ta il egin dute ·lapurrak. Pelixek, tiroz lila dagola dirudi; eta Txori ere, zaulia izanagatik, balak arrapatuko zuten. Ixil-ixilik, senar-emazteak beren lanean jar– dun ziteken. Andik ordu bete inguru, aizun-aizun an azal– du uan, soñekoak urratzera baletor bezela, erri– ko alkatea. Joxe, ukulluko lanak eginta, baratzan ari uan laian. Antoni, berriz, bere seme-alabakin ostatua garbitu ta antolatzen, igandea uan ta. - Egun on, Joxe -esan zioken alkateak. - Egun on, alkate jauna. Mendi alde oetan goiz abil. - Ez al dakik zer gertatzen dan? - Ik ez badidak esaten... -ez jakiña •egin zin Joxek. 32
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz