BCCCAP00000000000000000001803

Txori, dena zegon bezela utzita, illa edo ige– si egiña uan. An etzegoken beintzat. Arratsalde erdira ezkero, ez uan ostatuan azaldu. - An ez dago Txoririk. Bere puska guziak betiko lekuan daude. Dena dagon bezela utzita, eroria edo aldegiña da norabait. Mika-kabi bat beko errekan bazegola ta uraxe arrapatu nai zue– la esanta joana da emendik. - Arek ez du egundaño olakorik egin ta eroria izango da. - Atzo illunbistako tiro aiek etzitzaízkidan neri eiztariarenak iruditu. - Bueltaxka bat egíngo det, ea aztarrenik arkitzen detan. Lapur-bidean bera zijoala, urruti xamarretik ikusí zin norbait bazegola an etzanda. - Ai, Txori, Txori, nere seme maitea! -naigabez zioken berekiko-. Azkenean, ere bu- rua galdu dek. Urbildu alean, igertzen zioken etzala ura Txo– ri. Aundiagoa iruditzen zitzaioken. Ez Txori ibil– tzen zan bezela jantzia. Tratalarien blusa beltz aundi oietakoa zeramakiken. Bertara zanean, ezagutu zin nor zan: Pelix tratalaria, bere adiskideenetako bat. Bezperan al– karrekin meriendatu ziteken ta auxe gure iza– tearen ezereza! Ain alai laxter arte esanta agur– tu zan lagun maite ura, gorputz. - Ontzako urrez zamatua ziaken gizarajoa. Dirua nork daraman, nola jakiten ote ditek la- 30

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz