BCCCAP00000000000000000001803
Bidetxigor estu bat uan eta etzegoken saie– tsetara iges egiterik. Baña Pelix mutilzar bikaña uan, sasoikoa, aundi ta indartsua. lzutu ta amor eman bearrean, aurpegi eman zieken eta igesbi– derik etzutela utzi zizkin gure bi intxixuak. Bi– detxigor itxia nola baitzan, aurrera egiten ba– zuten, alderik~alde josiko zin aurretik zetorrena, zeraman makillaren burnizko mutur zorrotz are– kin. lgesari ematen bazioten, berriz, orduan atze– tik. Irurak itun an larri. Lapurrak, bi izanagatik, ez itun, ez, esku utsik joanak, eta, igesbiderik gabe aren mende geratu ziranean, batek pistola txiki bat atera zin ta bi tiro eman zizkioken. Erreka-zulotik gora erten uan oiartzuna. Pelix, bi eskuakin bularrari elduz, muturka erori uan, oiuz: - Xarde madarikatua! I al aiz emengo la– purra? -eta ixildu uan betiko. Joxek, goiko ostatutik entzun da esan ere bai bere lagunei: - Ez al ziran bi tiro oiek, beko erreka- -zuloan? • - Bai; nonbait lapur-bidean ziran tiro oiek. Txori mika arrapatzera ara joana da, bada. Pelix tratalariak ere an bear zuen. - Txori etortzean, ikusiko degu zer esaten digun. Bai. Txorik dena ikusi zin eta oiu egin ere bai zugaitz gañetik: 26
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz