BCCCAP00000000000000000001803

eta untzez betetako aritz batetik begira jarri uan. Ia biotzak esaten ziona, erdiz-erdi gertatu zitzaioken. Txaratik beera jexten ikusi zizkin bi gizon arpegi estaliarekin, eta, beta zegon le– kutik sei metro baño alderago, sasi-mordoska ba– ten atzean geratu itun, biak ezkutuan, norbaiten zai. - Orra gure lapurrak, gure intxixuak. Jen– deak arrazoi zin, bai: lapurrak bi zirala, ez ba– karra. Baña berak ezer egiterik ez. Sei metrora zeuz– kaken biak eta, jexten asten bazan, ikusiko zite– ken. Bestela, ostatuko jendeari dei egin eta her– tan arrapatuko zizkiteken. Zer ikusi, ixil-ixilik bertan geratu uan, aiek aldegiten zuten arte. Ordu-laurden bat geroxeago, ikusi zin osta• tutik lapur-bidean beera, tratalari bezela ezagu– tzen zuten gizon aundi bat, Pelix, gorosd-makil dotorea eskuan zekarrela, txistu ta kantu, intxi– xuak zai zeuzkan bidetxigorrean beera. - Deabru oiek orren zai egongo dituk. Beti diru askorekin zebillen tratalaria bai– tzan. Beren parera zaneko, aurrera erten zitzaiz– kioken. - ¡Alto! ¡La bolsa o la vida!---esan ziote– ken, zeraman bidea ixten ziotela. 25

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz