BCCCAP00000000000000000001803
orerik zapitxoan ez erantsitzeko. Ore-opillaren gañera ere ixuriko zin beste apurtxo bat, orerik eskuan ez erantsitzeko, eta, esku txabalarekin joaz-joaz, jarriko zin taloa erretzeko nai zuen neurrian, eta lendik su gañean erretzen zeukanari, talo-burnia artuz buelta emango zioken. Errez gora jarri eta erre gabeko aldea burni goriaren gañera irauli. Atze-burnian jarriko zizkin talo– -burnitik ustez erreta ateratakoak, su aldetik er– di etzanean, geiago erre ta aizatu zitezen. Ondo erreko badira, taloak aizatu egin bear ornen •di– tek. Bear bezela erreta zeudenak, berriz, auts edo kedar puskarik bazeukaten, ondo garbitu ta bur– niaren bazter batean pillatu, gaztañ.ak bezela aiek ere apal ordurarte bero-beroak iraun · zezaten. Amonak orrela jardungo zin denak erre arte. Sendiko jana jartzearen gora-bera, amonaren esku zegoken oraindik, bixta laburtu zitzaion ez– kero josteari utzi zioken ta. Txukun askoa uan gure amona. Bere lanean jardunagatik, aitonaren ezpañetatik goxo-goxo eta geldi-geldi jalkitzen ziran ipuiak entzuten erne asko beti. Iñoiz, gal– dera txorrotxak egiteko ere artzen zin beta. Gure ama, berriz, pazientzi osoan, guk mu– til koxkorrok amaren nekeari asko begiratu gabe austen genitun arropa ajatuak ezin konpondurik, aria ortzakin ebakitzen zuela eta beatz artean bi– ribildu ta korapílloa atereaz, batí botoia jarri, besteari zarrataren bat josi edo adabaki txikiren bat ipiñi. Baña ura ere geldi-geldi, aitonak ari zuen ipuiaren itzik galdu gabe entzun nairik. Nork ze- 19
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz