BCCCAP00000000000000000001803
Atea itxi, danboliña su gañean jarri, txarro sagardotik: txurrupa bat egingo zin, eta, ots ba– tzuek atereaz eztarria garbitu ondoren, jarraitu– ko zin bere kontuan. Bereala aginduko zioken berriro gaztañ-erretzalleari: - Atera zak su gaiíetik danbolin ori eta ekatzak zumitzezko saski txiki ura. Saski txiki artara aterako zizkin gaztañ erreak. Sagardo pitin bat gañetik: bota. Zaku ba– tekin ondo estaliz, polliki-polliki zanpatuko ziz– kin eta kontu-kontuz su ondoko beroan jarri, apal ordurarte oztu etzitezen. Aitonak bere arratseroko eginkizuna bete zin: gaztañak erre, bere kontuan lasai jarraitzeko. Amona, berriz, arpegi ximur, adiñean sartua izanagatik, arra baño geiago geratzen etzan ema– kumea uan. Mairan arto-iriña oretu ondoren, zen– bateko taloak egin asmatzeko bere esku-txuloa zin neurria. Zenbat talo, ainbeste ore-opil egingo zizkin. Aitonak, zirikatzalle, askotan esan ere bai: -:- Auxe batere ez talo. Izan ere, esku txiki oiekin zer neurri artuko dezu zuk? Bai amonak ere, irri maltzur bat egiñaz, txo– rrotx asko erantzun: - Zure autidi oiekin neurtzezkeroz, dena– kin bat ez nuke egingo. Etzaitugu goseak il era– ziko. Geiago bear badituzu ere, badira geiago. Talo-olaren gañean zapi txuri bat zabalduko zin lenengo, eta onen gañera irin pixar bat ixuri. 18
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz