BCCCAP00000000000000000001803
Eta negarrari eman zioken. Etzekit Txorik an bertan, ama besarkatuz, nola etzuen oiu egin: - Ama, ez negarrik egin. Txori ez da illa. Ni nauzu Txori. Baña etzitzaioken oraindik komeni. Eta, be– rak ere malkoak txukatuz, ala esan zioken: - Naigabean laguntzen dizut. Olakoxea da mundua. - Bai, gazte, bai. Arentzat bizitza ontako egunak ez itun luzeak izan. Eta, Txori bere trasteakin gelan utzirik, be– re lanetara joan uan. Txori xamurtua geratu uan. Etziteken gutxi maite, sei urteren buruan ura oroitu utsarekin negarrari eman zioken ta. Etortiko uan nor zan esateko garaia. Baña, bitartean, Antonio Alzuyet'en izenpean egin bear zin lana, gauzak garbitu bitarte. Eta bere maiteei izen ona biurtu ere bai. Urrengo eguna aste erdiko jaia uan eta or– duan zizkiteken eztaiak. Txorik etzizkin galdu nai. An uan txintxo asko elizan. Erteeran, esku emanaz zoriondu zizkin ezkonberriak. Berak ba– zekiken aiek nor ziran; aiek ez, ordea, au. Andik txuxenean estatura etorri uan. Ostatuan ziteken bazkaria. Merkeago iza– teaz gañera, non billatu leku paketsuagorik? Apupilloak ere bazkaritara deitu zizkiteken. Bes– te gañerakoan, denak senide artekoak itun. Pake- 129
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz