BCCCAP00000000000000000001803
din bazaik, etxean bai. Ez dek gela oek bezin zabala, baña ik ez dakark traste askorik. Eraku– tsiko dit. Ator nerekin. Bere amarekin hatera joan uan eta erakutsi zioken, len garai batean berak edukitako gela txiki txukun ura bera. - Etxeko andre, gaztea ikusten banauzu ere, ala naiz: nik pakea maite det eta ez ostatuko iskanbilla. Biotz-biotzez eskerrik asko, etxeko an– dre. Ez dizutet enbarazu aundirik emango. Nere bearrean arkitzen bazerate, lagundu, al badet. Ni ez naiz jauregietan jaio ta azia. Baserritarra naiz ta badakit txoko oen berri. Txoria bezin alai biziko naiz ni emen. - Eskerrik asko, gazte. Arkitu giñezkek agian ire bearrean ere. Ez dek beti atsegin izaten etxe oetan eta gogoan edukiko diagu ire boron– datezko eskeñia. Txoria bezin alai esan dekanean, oroitu nauk denak Txori esaten zioten gure bi– garren seme maite artaz. Sei urte dek palta zai– gula ta geroztik ez dik iñork lorik egin gela on– tan. I augu lenengoa. Beko errekan an zegok gu– rutzea. Sei urte ontan arrapatu gabe dabiltzan la– purrak il ziteken. Une artan bertan, txori-kabi arrapatzen an uan gure seme maite orí. Geroz– tik ez diagu aren aztarrenik. Etzekigu illa dan ala bizi dan. Denak iltzat zeukatek. Illetak ere egin genizkioken. Lapurrak arrapatu ta, il ondoren, karobian kixkalia izango dala ziotek. Alkate zi– kin orrek beraren aitari ezarri nai zioken semea– ren eriotza ere. 11 edo bizi, nonbait azalduko ba– litz... 128
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz