BCCCAP00000000000000000001803

kiten zutenean, zer etzioteken egingo? Eta ain errex izango uan aren berri jakiten? Aurrez-aurre etzeukaken bien beldurrik. Pe– lix iltzen ikusi zitun bi aiengatik ez beñepin. Us– te gabean atzetik erasoko zioteken, or zegoken beretzat arraixku gaixtoa. Prantzia'n geratzen bazan ere, etzeukaken al– derdi obea. Justizia bere atzetik asiko uan, eta bera kontrabandoan sartua. Etziteken an ilion bere agiririk billatuko. Aien atzaparretatik erte– ten ez uan errexa izango. Illaren lagunak, berriz, ez itun lo egongo. Bere aztarrenen billa saiatuko itun, eta, ikasten bazuten, mendi-bazterren batean, berun zorro– tzez josia, saien janari utziko ziteken. An ezaguna uan. Orregatik, arraixku txa– rreko lekua. Españi alde au seguruago iruditu zitzaioken, Prantzi aldea baño. An lan koxkor bat bazeukaken burutu beana. Orduan joango uan Prantzi aldera. Len esan degun bezela, pardel koxkorra biz– karrean, jo ta igesi dijoan txakur baten gisa, baña biotza garbi, egin zuenaren kezka txarrik gabe, Bidaso'z onuntz sartu uan, lan egin ta bere asmoak ondo ausnartuz. Asi berriak itun bide zabal bat egiteko lanak, eta, txuxenean ostatura baño len, alkateak era– kutsi zion arrobi aundi artara jo zin. Ostatutik bertan zeukateken ura. Bidegiñan asten baziran, bidea añean langilleak ere aurrera 126

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz