BCCCAP00000000000000000001803

aren errua norbaiti eransten ote dioten jakin nairik. Baña, Bear jauna, oso atsegiña zait zure aldamena. Asko maite det kabi txiki au. Uxoa, berriz, ain goxoa da, zer esanik ez. Berdin bada– kit bera ere nerekin txoratua dagola. Orain, berriz, askoz geiago. Ondo ikusi du, bera salba– t2eagatik, nere bizia jarri detala. Aiek aren billa baitzetozen; ez nere billa. - Biotz aundikoa aiz, Txori. Bedeinkatua i uretik atera iñudan arratsa. Kabia ta txoria mai– te badituk, ementxe zeudek. Ederki irabazi iza– nik, ireak dituk. Mundu ontan beste iñoren– tzat izatea baño, iri ematea naiago dit. Ik egin dekana etzegok ordaintzerik. Baña an ere, abi– llen lekuan, dirua bearko dek eta torik diru pi– xar au, biotz-biotzez nere ta emaztearen partetik emana. - Orain arte ez didazu gaizki ordaindu eta ez det aparteko sari bearrik. Morroi nago ni emen. Nere egin bearra ondo bete detala beste eskerrik ez det merezi. Iñola ere ezin nezake or– daindu egin zenidan meserea. Kontzientztak ez dit agintzen geiago artzea. - Ez gaituk, Jaunari eskerrak, diru-eska– sian bizi. Aurrera ere, Jaunak osasunik badigu, ez dek gure etxera mixeririk sartuko. Torik nere ta emaztearen partetik eta ar zak meserez, gu– raso ta alaba, irurok salbatu gaituk eta. Onen– beste merezi dek. Txorik, azkenean, artu egin zieken. Bazeki– ken berdin guraso on aiek artzea naiago zutela, eta gerora ere etxerako izango itun. 122

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz