BCCCAP00000000000000000001803
aietan, ia berotzen etzuen eguzkia mendi atzean ezkutatzen zaneko, onek ukatzen zien beroa su ondoan arkitu nairik, eguzkiari zear begiratuka urbiltzen itun xarrak sukal-txokora, su ondora. Gure tranpak, txolarteak eta beste jolasak utzirik, laxterka joaten giñun gu ere su ondora. Ez otzak izututa. Gazteak odol beroak zeuzkak eta bazekik otzari nola gogor egin. Gure aiton bedeinkatu aren ipuiak entzuteJw zoramenez uzten genizkin ume-jolas guziak. Ura uan gure arratseroko atsegiña eta ez genin iñolaz ere gal– du nai izaten. Amaika gizaldi igarotako sukalde ~~r aten barrua. Orduan ere iru gizaldi bizi giñun hatera: bHlobok, gure gutasoak eta aiton-amónak. Su– kalde _txikiegia ainbesteko sallarentzat, amabita– raño irixten giñun ta. Bazirudik zan bezelakoxea ikusten detala oraindik ere nere irudimenean gure sukalde be– teegi ura. Atetik sartuta, aurreko ormari erantsia zeu– kaken sutondoa edo sutokia. Lurretik metro· ta erdi inguru xamar bere tximini zabalaren asiera, zabaletik estuagotzen tellatu gañera igo bitarte, andik igaro zedin suaren kea. Aizea zebillenean, batez ere egoa, tximinián beera zurrunbulloan sartzen zitzaiguken aizea, ai– zearekin hatera kanpora zijoan kea berriro sukal– dera biurtuz. Bere mintasunak begiak erreta, amaika negar egiñak gaituk. Amona gaixoak ere bai amaika doministikQ. 1,2
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz