BCCCAP00000000000000000001803
Txori, aiekin izketan ari zala, ez uan oartu atzekoak aurreratu ziranik. Eta, aurretik zetoze– nak neskatxa arrapatzen así zitariean; tuntun arek igesari eman zioken eta atzekoak arrapatu. Txorik, bere amorruz, lenengoa besagañezko ukabilkada batekin begiondoan arrapatu zin, eta, eskuan zeukan pistola zubira jauziz, beko bidera erori ta lepezurra autsita geratu uan. Bigarrena, pistola artzen asi zanean azpitik gora jota eman zion indarrarekin, lurrari kendu zioken eta zerraldo erori uan. Orduan Txorik, bada ez bada, pistola artu ta beko ibaira bota zin. Neska ondoan edukiko zuelakoan, atzera be– giratu zin ta bi arjelinoak etzeramateken bada? - Tuntuna aleena! Zergatik nere ondotik urrundu ote da orí? Egin indar, Malentxo, or nauzu ta. Arri kozkor bat artuta, burrunda zeriola bala bezela belarri ondotik pasa zitzaioken bati. - Utzi zazute neska orí. Bestela, urrengoa buruaren erdian izango dek. Lau bat metrora, arriak eskuetan zitula ikusi zutenean, biak neska ut.zi ta igesari eman zio– teken. Esan ez dizut, bada, nere ondotik ez urruntzeko? Goazen, goazen lenbailen emendik, Malentxo, oiek berriz indartu bañó len; Batek, zubitikerori ta lepoa autsi du. Ez det naita egin ta Jainkoak barkatuko al dit; Arri gabekó le- 119
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz