BCCCAP00000000000000000001803

- Bai, Txori: nere alaba bakarra. Orren be– giakin ikusten ditek nereak. Orren begiak itzali– ko balira, bere gurasoenak ere itzaliko ituke. As– paldi ontan aize gaixtoak zebiltzak emen, eta neskatx asko galtzen•dituk betiko, aztarrenik utzi gabe. Eta, ik gizon estrañuak ikusten ditukela esan idaken ezkero, beldur orrekin nebillek. Oraintxe zegok ortarako bere adiñikan txarre– nean. Nai detan errira eramateko, eta ara biali nai nikek illabete batzuetarako bere osaben etxe– ra, neronek laguntzekotan ibilli nauk. Gaur, or– dea, ezin nezakek. Alare bazekit: benetan aitor– tzen dit eta ez losintxaz, nerekin baño seguruako ziak itekin. Alabak esan didan bezela, an igaro– ko dik alditxo bat, bere osaben artean. Meserez, lagunduko al ioke? - Eskerrik asko, Bear jauna, bota dizkida– zun loretxo oiengatik. Ez meserez eskatu neri. Zure morroi bat besterik ez naiz. Kontrabando ori oso atsegiñá da neretzat, eta Malentxorentzat zer esanik ez. Aukeratu diozun laguna, ez dago neskatxei laguntzen oitua. Onekin egingo det asiera. Pozik lagunduko diot. Alaba galdu zaizula esaten badizute, kontuak atera Txori ere galdu zaizula. Ni gauza naizen arte, au ez dute nere on– dotik kenduko. - Eskerrik asko, Txori. Nik ez dit oberik arkitzen, eta, alkar maite zeraten ezkero, segu– ruago ziak irekin. Banekiken ez idala ukatuko. Alaba dotore jantzi uan eta pinpilinpauxa be– zin arin ta ezin egona azaldu uan atarira bere amaren ondoan. Bereala asi uan muxuak ereiten. 114

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz