BCCCAP00000000000000000001802

ATARIA Lagun maite bat banin, beste askoren ar– tean, nerekin ibiltzen zana. Guda aurretik men– dirik mendi ta erriz erri amaika txango egiñak giñun. Euskalerrian ez uan izango guk zapaldu gabeko mendirik. Erririk ere ez noski, guk ikertxo bat egin gabekorik. Mitiña non, an gi– ñun gu. Inguru xamarrekoa bazan, beti oñez. Eiztari-bota iltzedun oiek oñetan, gorosti-makil bana eskuan, arraidun galtza txurixtak, irumar– goko gerrikoa ikurrintzat, gerriaren bi aldeetan parpallak zintzilik, gizon-txapel beltz bat bu– ruan, gozoak joaten giñun .gu, mendigoizale ornen giñala-ta. Ginjoazen leku guzietara pakea geramaken, ordea. Pakea ta euskera. Gure artean ez uan besterik itzegiten. Bear-bearrean izan ezik, ori uan gure betiko izkuntza. Guk ez genin iñora okasiorik eramaten. Era– sotzen baziguten ere, askotan, aurreregi ez sar– tzeagatik, ez baita atzeratzen errexa izaten or- 9

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz