BCCCAP00000000000000000001802
joaten itun. Eskerrak osasun bikaña neukanari; eta egun aietan, udazkenean oí duen bezela, ego ariña zebillen. Bestela, otzak eta goseak garbi– tuko nioken. Eguna or nonbait igarotzen nin. Baña gauak bero egiten bazuen ere, ta etxe barrun artan geiago, alare goizerako ormatua geratzen ni– ñun. Paper aundi bat bazegoken barman, nere aurrekoak utzia. Ura bizka, gañetik artu, nero– ni aulki txar artan exeri, burua besoen artean eta mai gañean babestua, alaxe egiten nin lo, zortzi egun ta gau ia, etzan gabe. Goizean, arpegia garbitzera erten giñanean, denok ontzi txiki bat bageneukaken. Gure zain– dariaren baimenarekin, komoneko zikin guziak beera bota nizkin, al nuen bezela. Koltxoirik ez nuela-ta, eskatu nioken ura ere; ta arek ala erantzun zidaken: -Etzeukat zeñek ekarririk. • -Esaidazu non <lauden ta nik ekarriko det. -Ere etxean agola uste al dek? I ausartegia aiz . I baitu bat aiz; eta, emengo martxa jartzera– koan, ekarriko ditek. Bitartean, or konpon. Orra gure kankalluaren biotz gozoa. Gu laurok bakarrak geundeken espetxean, eta laurok gela banatan, atea ondo giltzatuare– kin, eta elkarrekin itzik egiterik ez. San Markos'en egin gendun gosari legeare– kin igaro genizkin iru egun. Goseak iltzera era– man ote giñuzten nik etsi nin. Guri irabaztea galerazi ta berak eman ez, ori dek espetxeratuen negarra. 72
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz