BCCCAP00000000000000000001802

tu, len beste legeekin egindako guzia. Legeak, jarri baño len, autsi. Orra gure zuzen ibiltzeak nola ez digun balio izan, besteak okerretik joan dituk-eta. Lege berriakin zaarrarekin egindakoak epaitzea, ori dek neretzako auek egin duten pekaturik gaiztoena. Orregatik egin ditek olako garbizioa. Denok autsi baiditugu lege oiek, eta gu ere erdiz-erdi arrapatu gaitzik orrek. Ez nin, bada, nik ametsik ere egin, ordu au iritxiko zitzaidanik. Bete dedilla Jaunaren bo– rondatea, ta eman dezaigula dena pazientziz eramateko laguntza. Oraindik gogoan zeukat, gaztetxoa nintzala nola joaten nintzan aitarekin batera, Arkaitz– txikia esaten diogun etxe azpiko mendixka hate– ra egur egitera, batez ere arba edo zurkaitzeta– ko. Aitak ebaki ta nik garbira atera. Urritz gaz– tea izaten uan geienetan. Gain artatik ederki ikusten genin Donosti. Ondarreta, etxe beltz, aundi, begiz betetako ura ere bai. Egun artan, lapurretan arrapatuta, eraman zioteken lagun maite bat. Artaz oroituko uan, noski, begien aurrean Ondarreta ikusi zuaneko. -Ikusten al dek lgeldo'ko oñetan -bere bea– tzarekin erakutsiz-, leioz betea dagon etxe beltz aundi ura? -Bai, aita; ondo gañera. -Oraindik gazte aiz ta ez dek arritzekoa. An zegok nere Iagun bat. Ondarreta zeukak etxe orrek izena. -Eta zer da Ondarreta? -galdetu nioken nik. 62

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz